XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Merkurioa ordea ura baino gutxi gorabehera 14 aldiz astunagoa da.

Beraz, Von Guericke fisikariak urezko zutabea gutxienez zenbat altu egin behar izan zuen?.

Airearen presioa itsasoaren mailan, 10 newton / zentimetro karratu-koa da gutxi gorabehera.

Horrek zera esan nahi du: zentimetro karratu bateko sekzioa duen airezko zutabe bertikala hartzen badugu eta atmosfera bukatzen den altueraraino luzatzen badugu, behera 10 newtoneko indarrez erakarria dela.

Hori dela eta, zure gorputzeko azalean zentimetro karratu bakoitzeko aireak zuregan 10 newtoneko indarra eragiten du.

Zure ikasmahaiko gaineko ohola neur ezazu, luzera eta zabalera zentimetrotan hartuz.

Azalera zentimetro karratutan kalkulatu, eta baita atmosferak azalera horretan eragiten duen indarra ere.

Lurraren airearenganako grabitazio-erakarpenari zor zaio indar hori, noski.

Hain pisu handia jasanda, zergatik ez da mahaia hondatzen?.

Neur ezazu zure sorbaldaren azalera eta kalkula ezazu aireak hor eragiten duen indarra.

Zergatik ez duzu zuk indar hori sentitzen?.

Azalduko al zenuke orain bentosa-diskoak nola lan egiten duen?.

Zergatik bustitzen dira diskoaren ertzak?.

Bentosa gainazal zimurretara ongi itsasten al da?.

Zergatik ez?.